Euskararen eguna

Gaur, abenduak 3, euskararen eguna ospatzen dugu Euskadin. Meatzaldeko Gazte Sozialistek, guztiona den hizkuntza honi omenaia egin nahi diogu, politikarengandik bereiziz, kultura bezala bakarrak eta apartekoak egiten gaituen ezaugarri moduan aldarrikatuz. Izan ere, euskara arma gisa erabiltzeak ez du geure hizkuntza kaltetu baino egiten, eta ondorioz euskal gizarteari aipua kentzen dio.

Orain arte, gizarte bezala eman ditugun pausoek geure hizkuntzaren oinarria finkatu dute, geure izaeraren parte izaten jarraituko duela bermatu dute. Hemendik abiatuz normalizazioaren bidetik jarraitu eta guztion ahaleginaren bitartez, euskarari merezi duen garrantzia itzuli behar diogu, ez lengoaia zaharkitu eta agurgarri moduan, baizik eta zor diogun kemen eta gaurkotasunarekin.

Atzo bertan, ehun urtean behin gertatzen diren kasualitate bat izango balitz bezala, berbalagun programan parte hartzen zeuden neska-mutil batzuekin egin nuen topo arratsaldeko kafea hartzen nengoela, sarrera honetan zer kontatu behar nuen pentsatuz. Ez da gauza arraroa horrelako talde batekin topatzea, baina hain gazteak zirenez deigarria iruditu zitzaidan. Hamabost edo hamasei urte izango zituzten. ‘Zerbait ondo egiten ari garenaren seinale’ pentsatu nuen.

Lengoaiaren inguruan osatzen dugu gure nortasuna, batez ere gazteak garen bitartean hartzen ditugun erabakien bidez. Gaur egun gazte euskaldun guztiok daukagu euskara ikasteko aukera, eskola publiko zein pribatuetan, institutuetan eta euskaltegietan, baina aukera izateak ez du beti interesa pizteko ezta zabaltzeko balio, hau da aurretik daukagun erronka nagusia. Etorkizuna ez da gazteok euskaraz hitz egiteko ahalmena eta baliabideak izan ditzagun, baizik eta euskaraz bizitzeko nahia eta gogoa.

Advertisement

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s